Euskararen Nazioarteko Eguna mundiala izaten ari da. Bazenekiten Euskal Herrian ez ezik, munduko beste hainbat txokotan ere ospatzen dela Euskararen Nazioarteko Eguna? Jakin badakigu Mexikon, Bartzelonan, Washingtonen, Buenos Airesen eta Parisen ere euskararen eguna ospatzen dela abenduaren 3an.
Euskarak 365 egun ditu, baina gaurkoa egun berezia da, urtero bezala, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Egun zoragarri hau ospatzeko hainbat ekintza egingo ditugu gaur eta gogoratu behar duzue gaur eta beti euskaraz hitz egin behar dugula.
Datoze 365 egunetan ere euskaraz koloreztatu behar ditugula kaleak, eskolak, gelak, jantokiak, jolastokiak… eta gogoratu:
“Hasi etxetik eta kalera,
hasi kaletik eta etxera,
martxan jarri da lege berria,
EUSKARAZ EUSKAL HERRIAN”.
#Euskaraldia #AhoBizi #BelarriPrest #EuskarazBizi