EUSKARALDIA: AHOBIZI, BELARRIPREST

Jadanik hasi gara lantzen #Euskaraldia ikastetxean.

 

Euskaraldia

11 egun euskaraz

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra

Honako hau  proposatzen digute aurten:

Ondoko bi roletako bat har dezagun 11 egunez:

Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.

Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

Zer lortu nahi dugu?

  • Gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea.
  • Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna baino gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezakegula ikusaraztea.
  • Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea.
  • Euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzea.

Anima zaitez eta parte hartu gurekin!!

Informazio gehiago:

Euskaraldia.eus

#Euskaraldia #Ahobizi #Belarriprest #EuskarazBizi

Comments are closed.