8 DE MARZO : ERABAKITZEN DUDANA IZANGO NAIZ

EMAKUNDE :»Erabakitzen dudana izango naiz» #Martxoak8#NikErabakitzenDut

Emakundek aurtengo emakumearen nazioarteko egunerako –martxoak 8– diseinatutako kanpainak Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) 5. xedea aipatzen du: “Emakume eta nesken ahalduntzea eta genero berdintasuna”.

Kanpaina emakume eta nesken ahalduntzean eta hauek beraien etorkizuna genero mugarik gabe, modu aske batean eta berdintasunean, aukeratzeko eskubidean arreta jartzen du.

 

Neska askok beraien ahalduntasunerako pausuak eman dituzte, prest daude, beraien eskubideetaz jabetu egin dira eta jendarteak beraien eskakizunei erantzun behar die. Bidezkoa da beraien etorkizuna modu aske batean erabakitzea, genero rol eta estereotipoek aurretik zehaztutako biderik ezarri ez diezaieten.

Ez dago garapen iraunkorrik genero berdintasun eta emakumeen eta nesken ahalduntzerik ez badago. Mundu mailan berdintasunaren aurrerapausurako emakumeen ahalduntzea helburu estrategikoa da Beijingeko Nazioarteko Konferentziatik (1995).

Martxoak 8 honetan erabakien erdigunean pertsonen bizitza jartzeko eta emakumeen gain jartzen diren zaintza lanak baloratzeko eskakizuna egingo dute adin eta izaera/egoera guztietako emakumeek, kalera atereaz, ahalduntze kolektiboaren erakustaldi batean.

Argibide gehiago: http://www.emakunde.euskadi.eus eta http://emakunde.blog.euskadi.eus/

Comments are closed.